Aurreko klaseetan esan dizuedan bezala, zuek egin beharreko proiektuak ondoko egitura hau eduki beharko du:
- Izenburua.
- Proiektuaren/Lanaren/Esperientziaren zergatia: kontzeptuzko edukinak.
- Erabili beharreko materiala.
- Esperientzia egin ahal izateko prozedura.
- Muntaiaren edo zuen lan tokiaren argazkia
- Hondakinik balego, zer egingo dugun berarekin.
- Lortutako emaitzak.
- Iritzi pertsonala.
Atal hauek Word dokumentu bezala aurkeztu beharko dituzu (barnean zuk egindako argazkia jarrita).
Honen ostean, laborategian burutuko duzu esperientzia, bideoa grabatuko dugu eta Blog-ean eskegiko dugu dena, horretarako zuretzat jarritako orrialdean.
Lanaren proiektua aurkeztu ahal izateko epea azaroaren 26a izango da. Egun honetarako USB baten bidez ikastolara ekarriko duzu, aztertu ahal izateko.
Animo eta murgildu zaitez zientziaren ozeanoan!.
No hay comentarios:
Publicar un comentario